|
|
|
|
|
TIROLINA SOKATIK ZINTZILIK EGINDAKO TXIRRISTA |
|
|
|
|
|
Tirolina zer den ez badakizu, "sokaz egindako tobogana" bezala azalduko dizugu. Eta, geure kasuan, benetako tobogana izango da. Bai, gurekin ez duzu sokaz poliki-poliki jaitsiko zaituzten tirolina kaxkar horietako bat egingo, ez. |
|
![]() |
![]() |
|
Gureak ikusita, tirolinaz duzun ideia eskaxa aldatuko duzu. |
|
![]() |
![]() |
| Desnibela txikia izanez gero gomaz azeleratuko zaitugu, eta desnibela handiegia bada, gomaz frenatuko. | |
![]() |
![]() |
| Badugu, ere, gomaz azeleratutako eta gomaz frenatutako tirolinarik guk tirotirolina deitzen duguna: tiro bat bezala irtengo baitzara, lehenbizi aurrera, eta, gero, atzera. Ikaragarri! | |
![]() |
![]() |
|
Eta badugu ileak tente jarriko dizkizun tirolina ikaragarririk ere, parabolasaltoa deitzen duguna: 150m luze eta 65m beherakada duena. Amaitezina egingo zaizu. Sinestezina!! Begira argazkietan nola urruntzen zaren eta, segundu batzuetan, zein txiki bihurtzen zaren. |
|
![]() |
![]() |
| Baino ez pentsa horregatik arriskuan izango zarenik: gure ohitura den moduan instalazio guztia (gutxienez) bikoiztuta baitoa (bi soka, bi uhal, bi polea, bi finkapen puntu, gutxienez bi balazta sistema desberdin...). Ea nork eskaintzen dizun guk adinako ziurtasunik. | |
![]() |
![]() |
|
Eta diru baldintza hoberenetan: erakunderen baten babesaz dohainik egingo duzun tirolinatik hasiz (dei egiguzu eta abisatuko zaitugu), 12€-tan guk bakarrik eskaintzen dizugun 150 x 65 metroko parabolasalto munstruorarte. |
|
![]() |
![]() |
| Proba ezazu postura desberdinetan: eserita, hankaz gora, bizkarretik helduta edo gerri atzetik, super(wo)man bezala hegan egin dezazun. Beti bezala, dena bikoiztuta (edo hirukoiztuta) eta segurtasun osoz. | |
![]() |
![]() |
![]() |