SUPERSALTOAREN HISTORIA


Supersaltoa (zubi2saltoa bezalaxe) Gerarta Arotzenaren bururapena izan zen, Azkoitiako Azkarate-Madariaga zubiaren altuera itzela aprobetxatzeko moduaren bila zebilela. Zubiak 61m ditu punturik sakonenean, baina, 14 metroko bere zabaleraren arabera, 25m inguruko erorikoak besterik ezin dira egin, teknika arrunta erabiliz bederen. Beraz, soberako 36m horiek nola gutxitu bilatzeko (1996-1999) hainbat urteko lana izan zuen, eta lau irtenbide desberdin aurkitu ere:

1.- Soka soberakina. Ideia ez da berea. Lehenago ere hainbatek erabili izan zuen bide hau, eta, kasuren batean, heriotza eta guzti (gauzak txarto egiteagatik, beti bezala). Anekdota nekrologikoak alde batera utzita, teknika honen ondoriorik arruntena bizkarra mintzea izaten da, baita materialak zigortzea ere. Hainbat aldiz egin zuen, 10 metroko arteko soberakina lagaz (salto polita, egia esan), baina arriskua handiegia zen. Bide hau baztertu egin zuen.

2.- Zubia zabaltzea I. Zubiaren alde batean, salto egiteko, tranpolin moduko zerbait egitea zen asmoa, edota egitura konplexuagoren bat. Lotura aldean ere, bazegoen zubia zabaltzeko antzeko zerbait egiterik. Ez zen ez ideia txarra, baina, bitako bat: garestia zen, ala arriskutsua. Eta, ez bata eta ez bestea, ez ziren Gerartaren gustukoak. Baztertua.

3ª- Zubia zabaltzea II. Beste aukera hau garabi bat erabiltzean zetzan, sokak zubira lotuta, garabitik salto egiteko, ala alderantziz. Bi aukerotatik zentzuzkoena lehena zen, zubia baino goragotik salto egiteko aukera ematen baitzuen, hots, 61m baino haragoko saltoak egiteko (zubiaren gehieneko goiera da hau). Garesti irteten zenez baztertu egin genuen partikularrek ordaindutako saltotarako, baina SUPERSALTOaren sorburu izan zen, bestelako erakundeek lagunduta (ia) edonon egin ahal izateko.


zubi2saltoaren orrialdera joan
supersaltoaren orrialdera itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)