|
|
|
|
|
|
SUPERSALTOA GHETTHAren PENDULU ITZELA |
|
![]() |
![]() |
|
2000ko irailaren 8a. Hernani, Gipuzkoa. 12:00h gutxi gora behera. Gerarta Arotzena, burdinezko untzi zahar, astun eta zikin baten igota, garabi batetik zintzilik, ametsa betetzear dago, salto arras berezia egitera doa: SUPERSALTOA. |
|
![]() |
![]() |
| "Super" deitzen dugu ez bere tamainagatik (33m/52 gaurkoan) baizik eta soken lotura gunea baino goragotik egiten delako. Nola da hori posible? Zer dela eta egiten da saltoa garabitik (gomasaltoan bezala) baina sokekin? | |
![]() |
![]() |
| Badu azalpenik. Supersaltoa ez da gomasaltoa, ez da gomarik erabiltzen, sokak baizik. Zubirik gabeko zubisaltoa da, hau da, pendulua egiten da, alegia, baina zubiaren funtzio bikoitza bi garabik betetzen dute (ala garabi batek eta zubiak, ala garabiak eta aerostatoak, ala bi aerostatok...), batak sokak eutsiz eta besteak salto untzia sostengatuz. | |
|
![]() |
|
Ideia hainbat hilabete lehenagotik sortu zen, baina historia guztia ezagutzeko egizu klik. |
|
|
![]() |
| Segidako diagraman ikusterik baduzu, eskema moduan, superjauzia zer den. Saltaria oso txikia ikusten da, baino 100 metrotik egindako saltoa adierazi nahi izan baitugu. Kamioiak, egia esan, proportzioan handi xamarrak geratu zaizkigu. | |
|
|
|
Diagrama ulertu duzula espero dugu. Ikusten duzunez, gomasaltoarekin desberdintasun nagusia badu: salto hura bertikala den bitartean (eta garabi bakarraz), Supersaltoa pendularra da, beraz, eroriko osoan zehar azeleratzen da (gomasaltoan erorikoaren zati baten azeleratzen da eta gero mantsotzen zoaz, berriz gorantza azeleratu, dezeleratu...), beraz superjauzian beheneko puntuan lortzen da abiadurarik handiena. Zer deritzozu 145Km/h-ko abiadura lurretik 5 metrotara? Ba, hori da eskaintzen dizuguna, ohi dugun moduan, erabateko ziurtasunez. Ikusten al duzu untzitik erortzen den pertsona, sokak jaso berria duena, hurrengo argazkian? Horrelakoxeko ikaragarria da gure Superjauzia! |
|
![]() |
![]() |
| Supersaltoa jendaurrean egin genuen lehen aldia 2000ko urriaren lehenean izan zen, Azpeitian, Kilometroak 2000 ospatzen zelarik. 153 pertsonek egin zuten salto, erabateko satisfazioz (batek atzera egin zuen, agian oroitzapen txarren batengatik, gaztetan trapezista izan baitzen). | |
| Ordudanik askotan egin dugu, eta ez supersaltoa bakarrik, baizik eta gomasaltoarekin konbinatuta. Eta bitxia da, gomasalto egin nahi izan duen bakoitzeko, hiru pertsonek hobetsi zutela superjauzia. Beraz, proportzio hortan eskaintzen dugu orain. | |
|
![]() |
| Bizikizuna itzela da, satisfazioa (ia) erabatekoa. Oraingoz pertsona bakar bat damutu izan zaigu supersaltoa egin izanaz, hain zurrun eta uzkurtuta egin zuen salto (luzez saiatu eta zalantzatu ondoren) ze postura txarrean geratu zen (bere ahizpari gogorki helduta, batera egin zuten jauzi) eta sorbaldak minduta geratu zen. | |
![]() |
![]() |
|
5
segundoko erorikoa, hoitarik 4 eroriko askean, haizea burrumban belarrietan,
sokak txistulari, unibertoa hankaz gora (seguruagoa da zangoetatik
lotuta salto egitea) eta etengabe kulunkan.
|
|
![]() |
![]() |
| Banako saltoak, binakoak, aurrekoz, atzekoz (esperientziadunak soilik), norbere burua erortzen utziz, indarrez salto eginez, oihuka, isilik, kantari, eskariak eginez, begiak itxita, hauek galtzeko moduan zabalduz... | |
![]() |
![]() |
| Zure koadrilako ausartena izango zara, baina salto untzia balantzaka hasten denean, 60, 80, 100 metrotara igotzeko, dena ikusten da desberdin, autoak, baita busak, txiki txikiak, eta jendea, niminoa. | |
![]() |
![]() |
| Untzikideak nola salto egiten duten ikusiko duzu, zeure ordua iristen da, monitoreak begiratzen zaitu, heltzen zaitu, untziaren alde irekira hurbiltzen zaitu, bizkarreko lotura askatzen, atzerakontua egiten du: 3!...2!...1!... Eta zeure buruari esango diozu "ze potrotarako etorri naiz ni hona?" | |
![]() |
![]() |
| Baina ausardi izpi batek bidea zabalduko du, barne agindu batek kanpo agindu ozen eta argiari obedituko dio, monitore harek hipnotizatu izan baizintu: 3!...2!...1!...zure izena! | |
| Grabitateza. Hori da lehen sentsazioa, ez dago loturarik, ez erreferentziarik, hutsa besterik ez, zeure belarrietan burrunba bihurtzen dena eta txorkatiletatik tiro egiten dizutelaren sentsazioa: sokek euren lana egin dute. | |
![]() |
![]() |
|
Eroriko
libre segundo amaigabe batzuen ostean, mugimendua pendularra bihurtzen
da, orduen igerriko duzu benetako abiadura, are gehiago hurbileko
erreferentzien abidurarengatik.
|
|
![]() |
![]() |
|
Aurpegiak
zeharo aldatzen dira segundo gutxitan: zuri eta urduritik gorri eta
irribartsu bihurtzen dira 5 segundu ikaragarri horietan.
|
|
![]() |
![]() |
|
Ez
ezazu gal jauzirik handiena egiteko aukera, azkarrena, SUPERJAUZIA.
Bidal iezaguzu mezu elektroniko bat eta geure hurrengo ekitaldien
berri emango dizugu, gehienetan oso merke, udalek, enpresek, dantzalekuek...
ordaintzen baitituzte
|
|
![]() |
![]() |
|
Badakizu non gauden. Eta salneurriak ezinhobeak ditugu. Dei egiguzu, irformazioa bildu eta zeure txartela erreserbatu! |
||
![]() |
![]() |
![]() |