|
|
|
|
|
GOMATIROA BENJI, BUNGEE, BUNGY edo BONGI SHUTING |
|
|
|
|
|
Denetatik probatu al duzu? Ez zarela ausartzen? Errazago jarriko dizugu ba! |
|
|
|
|
|
40, 60, 80, 134 ala 300m-tara dagoen salto plataformatik askatzea ez da txantxa. Eta nahiz eta guri oso jende gutxik egiten digun atzera (127tatik bakar batek, egungo estatistikari so eginez), badago bere burua askatzeko gai ez den jendea. |
|
|
|
|
|
Hauentzat bereziki egokia da Gomatiroa. Gomaz egiten da ere, gomasaltoa bezala, baina bi goma erabiltzen dira (bakar bat erabilita errazago da honekin topo egitea) eta, erori beharrean, lurretik zerurantz irtengo dira hegan. Zugandik abiatzen diren gomak bi izanik, azelerazioa earra da, ilea lotzeko erabiltzen diren gomak eta zintak askatu egiten baitira ere, ihes eginez. baina lasai! Indar eragileak ondo kalkulatuta ditugu, neurtuta, zeure gorputzak ondo jasateko moduan. Gainera, tiro egiteko indarra aukera dezakezu: gogorra, ertaina, leuna, zure esku. Koltxonetan etzan eta lasaitzea besterik ez duzu, eguzkia hartzeko, adibidez. Dena prest dagoenean, dena gutxienez bitan gainbegiratzen dugu, garabizaleei adostasuna eskatzen diegu (bitan gutxienez), atzerakontua egiten dugu, zure atzerakontua: "3!...2!...1!... (zure izena)". Klaskada bat entzuten da, baina zuk ez duzu entzun ere egingo. Jabetzen zarenerako lurretik 40 metrotara izango zara, mundua goitik begiratzen. Eroriko gomasaltoa egina baduzu, gainerakoa ezaguna egingo zaizu, alde nagusiena: gomatiroan biraka eta biraka hastearen arriskua hutsa dela. Egin duzu zure lehen gomatiroa. Honen ostean ¿geratzen al da beste zerbait? Bai! Beste salto mota asko, abentura ekintza askoz gehiago, abentura bizitza oso bat! Baina, bitartean, agian beste gomatiro bat probatzen animatzen zara, oraingoan aldaketatik (mokorretatik) helduta, txilipurdiak egiteko aukera izan dezazun, atzerantz ala aurrerantz, edota feto moduan mantentzen saiatzeko. Zure zain gaude, bidali iezaguzu mezu elektroniko bat (egizu klik goian, "kontaktatu" jartzen duen lekuan, edo behe-beheko hori koloreko letretan eta aurrerantzean geure ekintzan, ekitaldien, eskaintzen, berrrikuntzen berri emango dizugu. Gogora saltoen sortzaileak garela, eta egiten dugun horretan erreferentzia. |
|
![]() |
![]() |
![]() |