GOMASALTOAREN HISTORIA
Urtero, Vanuatuko Pentecostés uharteko Bunlap etxaldean, mutil gazteek gizonezko bihurtzeko errituala ospatzen dute. Makilez eraikitako (25m inguruko) egitura batetik jauzi egiten dute. Txorkatiletan liana banaz lotuta egiten dute salto, eta buruaz zorua ukitzeko moduan. Soka natural hauek tentsio gorena sufritzen dutenean oholezko tranpolina hausten da. Haustura horrek eta eta lurraren harrotzeak erorikoa leuntzen dute.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Kondairak dio balentria hau, lehen aldiz, emakume batek egin zuela, zuhaitz batetik jauzi eginez, bere atzetik zuen etsai batengandik (batzuek diote bere senarra zela) ihes egiteko. Etsaiak (=senarrak?) ez zuen loturarik egin, beraz, lurra jota akatu zen. Bitxia da, egun, emakumeek ez dutela parte hartzerik. Zergatik ote?
![]() |
![]() |
![]() |
Honen moduko ekintza egiten hasi ziren 1970ko hamarkadaren hasieran, Bristolen eta San Frantziskoko Golden Gate zubian, soka elastikoak (gomak) erabiliz. Hainbat urte beranduago, 1985ean, zokoratuta zegoen ekintza berreskuratu zen Zeelanda Berrian, eta 1986an Frantzian sartu zen gomasaltoa. 1991an estatu espainarrean sartu zen. Hainbat urtetan kataluniar eta madrildar enpresen bitartez egiten ibili ostean, 2000. urteko abenduan Euskal Abentura Elkarteak (Gerarta Arotzena zela buru,) egin zuten estreinekoz gomasaltoa euskal herritarren antolakuntzaz. Gerora ERTZ enpresaren bitartez eskainiz (www.ertz.net), bai garabitik, zein zubitik: Azkoitia (57m/61), La Salve (31m/31).
2003.ean (Huescako) El Gradoko zubitik eskaintzn hasi ziren (36/35), Gundián (Ponte Ulla, Galizia, 86m/85) eta Cofio (Madril, 57m/65),