english français castellano

ERTZ Esperientzia eRradikalak, Txundigarriak, Zirraragarriak

haz click para mandarnos un e-mail
kontaktatu

656728085

Zeure posta elektroniko helbidea ematen badiguzu (guri mezu elektroniko bat bidaliz, adibidez) geure berrikuntzen, eskaintzen eta ekitaldien jakin gainean jarriko zaitugu. "Kontaktatu" jartzen duen tokian klik egitea besterik ez duzu. Edo telefonoz hotsegitea: (0034)656728085.

GLOEaren jatorria eta bilakaera

GLOE egiteko aukerak eta baldintzak

aurreikusita ditugun ekitaldiak eta hauen ezaugarriak

GLOEaren inguruko anekdotak eta bitxikeriak

GLOE

GOMAZ LAGUNDUTAKO OHE ELASTIKOA

Kanguro baten moduan salto egin nahi?

Aukera ematen dizugu.

Eta ez zuri bakarrik, lau pertsona arte egon baitaitezke salto egiten batera geure super jumper berrian, ohe elastikoz osatutako gure sisteman. Beno, horietako bakoitzean, dagoeneko bi baititugu eta baliteke laster biderkatzea.

Ia edonork aprobetxa dezaken kalitate handiko sistema, ia edozein tamaina eta adinetakoak, norberak bere heinean erabiliko baitu.

Gozada baita 2 urteko neskatxa batek begiak nola zabaltzen dituen, eta nola irribarre egiten duen salto egiten hasi eta sentsazio berezi hori sentitzen hasten den unetik.

Era berean da miresgarria adin handiko pertsonak geure makinara igotzen eta saltari ikustea.

Eta, nola ez, gazteak atzera eta aurrera txilipurdika ikustea, gogo eta indar biziz.

Nola ez, euren garaian horrelako aukera izan ez duten helduak ere aukera aprobetxatzen dute.

Ohe elastikoz osatutako geure sistemak denen gozamenerako dira, plaza baten, merkatalgunetan, hondartzan.

Bost minututan kemenez ekinez gero atletak ere nekatuko lirateke, denbora gutxin beste norbaitek ordezkatuko duelarik.

Baina inork ez du errendimendu handiko aprobarik gainditu beharrik. Gozatzea nahikoa duzu, jendaurrean ekitaldi bat egiten dugun bakoitzean gertatzen den bezalaxe, ehundaka eta ehundaka pertsonek egiten duten bezala.

Baina, harritzekoa, ez da dena gozamena: geure salto makinari begira jende asko egoten baita sufritzen, zain eta zain, ea berari aukera noiz iritsiko. Askok ezin probatuan joan behar izanten dute, halako jendetza elkartzen baita inguruan.

Hori gerta ez dakizun, geure webguneari noizean behinko begirada ematea besterik ez duzu (hurrengoekitaldiak.htm) edo, are hobeto, eman iezaguzu zeure helbide elektronikoa guri e-mail bat bidaliz eta etengabe izango zaitugu geure ekitaldien jakin gainean. Horrela inor baino lehenago iritsiko zara lekura, eta esperientziaz gozatzeko aukera izango duzu, gehienetan dohainik, gainera.

Ikusiko duzu, ez zara bizikizunaz damutuko. Bermatzen dizugu.

Tolosan albotik.gif (47110 bytes)

errapel orrialdearen abiapuntura itzuli (joan)
GLOE orrialdearen abiapuntura itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)