english français castellano

sitio web en castellano de la Asociación Vasca de Aventura (Euskal Abentura Elkartea)

bidal iezaguzu posta elektroniko bat
kontaktatu

eskiaren historia eta bilakaera

eski eskaintzak eta baldintzak

azken irteerako argazkiak ikusi

01

aurreikusita ditugun ekitaldiak

eskiaren inguruko anekdotak eta bitxikeriak

gurekin lehen aldiz eskiatzera etorritako lagun baten kontakizuna

ESKIA

PISTAKO ESKIA, SNOW BOARD, SNOW BLADE (BIGFOOT)

Oraindik eskiatzen ibili ez baldin bazara, probatu behar duzu, gurekin etortzera gonbidatuta zaude. Arrazoiak nahi?

- Mendiko ingurune zoragarriak ikusi ahal izango dituzulako, elurrez beteak, zuri-zuri.

- Ariketa fisikoa egingo duzulako, ia konturatu gabe. Jabetu orduko amaitzeko ordua izango da, bazkaltzeaz ere ahazatuta.

- Dagoen airerik garbiena arnastuko duzulako, fresko fresko, birikak eta gorputz guztia garbitzeko.

- Malden behera abiatzea gozagarria delako, zigi-zaga ibiltzea, saltari... Eta zeure martxan ibili ahal izango duzu inork ez zaitu bere erritmoan behartuko.

- Behar duzun guztia erakutsiko dizugulako, eskiaz goza dezazun.

- Dibertitzeko, jostatzeko modu berria ezagutuko duzu, zeure buruari inolako kalterik eragiten ez diona.

- Behin ikasita ere, uneoro gurekin ibili ahal izango duzu (eta ederki pasako), ala zeure kasa, edota zure adiskideekin, baina, behar eta nahi izanez gero, gu guztiekin komunikatuta egongo zara walky talkyen bidez, ez zaitezen bakarrik geratu, edota behar duzunean laguntza jaso ahal izateko.

- Egun bakar batean, ordu gutxitan, eskien gainean satisfazioak lortuko dituzu (snowarekin egun batzutako ahalegina behar izaten da), jende artean (beste eskiatzaileen artean) ibiltzearen beldurra galduko, erortzearen beldurra apalduko, abiada dezentekoa lortuko duzu ere (nahi izanez gero, noski)...

- Eta zeure (lehenengo) eski esperientziaren oroigarria izango duzulako, argazkitan edota bideoan.

Dagoeneko ibili baldin bazara, ziur aski, berriz ere joatea desiratzen izango zara. Eta egoera honetan baldin bazude, gurekin etortzeko arrazoiak emango dizkizugu:

- Merkeago aterako zaizu (begira tarifak). Taldean etorrita denen artean ordaintzen dugu garraioa (busa, furgona), beraz autoz joanda baino askoz ere merkeago ateratzen da.

- Ekologia kontua hartu: bus batean doan jendeak gutxienez 11 auto betezen ditu. Gainera, autoan joanez gero, ez duzu kontuan hartu behar bakarrik errekaia: baita neumatikoen, galgen, errodamentuen... mekanika guztiaren desgastea, istripu arriskua, matxurak, isunak...

- Merkeago aterako zaizu forfaita ere, hainbat eski estaziorekin negoziatuta ditugun prezioak paregabeak baitira.

- Merkeago aterako zaizu materialen alokairua, arrazoi berarengatik...

- Gutxiago nekatuko zara, zeuk gidatu behar baldin baduzu, bederen.

- Behar duzun informazio eta laguntza guztia emango dizugu: non eta nola eskiatu, materialak eta teknikak gomendatuko dizkizugu, geure aseguruaz babestuta egon zaitezke eta geurekin koordinatuta uneoro walky talkyen bidez.

- Jendea ezagutuko duzulako, adiskide beriak egiteko aukera izanik.

Ez ezazu zalantzarik izan: egizu Euskal Abentura Elkartea zeure Eski Sindikatoa.

Eta aurreko guztiarekin aski ez baldin baduzu, geure irteera ia denek nolabaiteko erakundeen (udalen eta bestelako erakunde pribatu zein publikoen) dirulaguntza izaten dute. Beraz, iragarritako salneurrien azpitik izaten dira oraindik. Mezu bat bidal iezaguzu, eta horrelako mauken berri emango dizugu, azken orduan busa betetzeko aukera besterik ez baldin bada ere.

eski eskaintzak eta baldintzak

Deitu, izena eman, eta hurrengo aukeran zatoz geurekin eskiatzera: Arette, Artouste, Gourette, Vadezcaray, Cauterets, Luz Ardiden, Formigal, Candachú, Panticosa, Baqueira-Beret, Cerler, Port Ainée, Sierra Nevada... Eskiaren unibertsoa zeure esku!


Aretteko La Pierre De Saint Martin eski estaziora joateko ditugun eski eskaintzak eta baldintzak
Gouretteko eski estaziora joateko ditugun eski eskaintzak eta baldintzak
Valdezcaray eski estaziora joateko ditugun eski eskaintzak eta baldintzak