LEHEN MAILAKO

BIZIKLETA IKASTAROA


DONOSTIAN, ZUMAIAN, IRUNEN, ERRENTERIAN... Eskatzen diguten tokian.


Bizikletan (ondo) ibiltzen ez badakizu, aukera ematen dizugu, %95eko arrakasta duen metodologiarekin.

Lehen egunean monitorea denbora guztian alboan izango duzu, eta (gehienez) hiru ikaskide zurekin. Aurrerago, konfidantza hartzen duzun heinean, beste kide batzuekin batera ibiltzerik izango duzu, haiekin eta haiengandik ikasiz.

Lehenbizi bizikletan behar bezala jartzen eta galgatzen (frenatzen) ikasiko duzu.

Lehen ariketa gutxieneko oreka lantzea izango da, maldan behera jaitsiz eta oinak arrastatuz. Horrela ez diegu pedalei eragin beharrik bizikldetan ibiltzeko, beraz, gure arreta guztia orekan jartzerik izango dugu.

Hori da darabilgun metodologiaren abantaila nagusia: ez dugu batera ikasi behar sostengatzen eta pedaleatzen. Ohiko metodoak hori baitu zailtasun nagusia: bi trebetasun batera ikasi beharra dakarrela, beraz, jende askok (gure ikasleek bezala) ez zuen lortu horrela ikastea.

Horrela, maldak bulkada ematen digularik (pedalei eraginez beharrean), orekari bakarrik so eginez, ordu gutxitan (edo minututan) orekamena nahikoa dugu bigarren ariketara pasatzeko.

Oreka gaitasun hori lortu dugunean, beraz oinak lurretik apur bat altxatzen goazen heinean, bietako bat pedalean jartzen saiatuko gara, orekari eutsiz.

Maldan behera abiatzen jarraitzen dugu, baino oin bat pedalean jarrita.

Eta orekan mantentzea lortzen dugunean, bigarren oina ere pedalean jartzeko unea da. Eta biekin pedalei eragitekoa.

Ordekan ibiliko gara, nahiz eta maldan behera abiatu beharra izango dugun oraindik. Baino, gero eta malda laburragoan abiatzen ahaleginduko gara, eta aldapa txikiagoaz baliatuta.

Eta, ustekabean ere, lauean abiatzeko gai garela ikusiko dugu.

Baino hau guztia ez da aski, oraindik ez dugu amaitu. Trebetasun asko dira oraindik ikasi beharreko, eta, nagusiki, ibili eta ibili egin beharko dugu, horrekin lortuko baitugu orekamena fintzea. Bitartean bizikletak nahi duen bidetik dabilela irudituko baitzaigu, gure nahia desobedituz.

Inguru seguruan (oinezkoak, beste bizikletak, gurditxoak eta horien gisako bestelako oztoporik gabeko tokian) ibiltzeaz gain, ariketa gero eta zailagoak jarriko dizkizugu, hobetzen joan zaitezen.

Eta, interesa baldin baduzu, bigarren mailako ikastaroa egiteko aukera ere emango dizugu. Edo lehen maila luzatzekoa.

bigarren mailako (sakontze) ikastaroa, zeinetan bidegorritik eta errepidean ibiltzen irakatsiko dizugun

Hobetze ikastaroan hirian zehar ibiltzen erakutsiko dizugu (espaloietatik, bidegorritik zein asfaltotik), seinaleak egiten, seinalizazioa ulertzen eta betetzen, lehentasunak errespetatzen, bizikleta ezagutzen eta zaintzen, mantentzen eta konpontzen, legedia, aseguruak... Bizikletaz bizitzeko behar duzun guztia!

Donostiako udalaren diru laguntzaz eta Kalapie (Asociacion de Ciclistas Urbanos - Donostiako Bizikleta Erabiltzailen) Elkartearen lankidetzaz antolatuak.

Zeuri 25 euro besterik ez zaizu kostako 7,5 orduko ikastaroa (8h asteburuan izanez gero), gainerakoa, Udalak edo Kalapiek ordaintzen digu.

Hurrengo ikastaroa noiz hasten den jakin nahi izanez gero, edota, izena emateko eta ordutegia adoskatzeko, dei iezaguzu (656728085).

Ikastaro hau(ek) beste herrietan eskaintzeko lanean ari gara. Dei egiguzu, emaiguzu zure kontaktua eta abisatuko dizugu.


abiapuntura joan (itzuli)
orain arteegin ditugun bizikleta ikastaroetako argazkiak ikusi