BIGARREN MAILAKO

BIZIKLETA IKASTAROA


DONOSTIAko eta inguruko BIDEGORRIETAN. ORDUTEGIAK AUKERAN.



Lehen mailako ikastaroa gainditu baduzu (bizikleta gainean eusten, pedalei eragiten, ordekan abiatzen) zerbait gehiago eskaintzen dizugu.

Aurretik aipatutako trebetasunak eskuratu ez badituzu, egizu klik botoian.

lehen mailako (hastapeneko) bizikleta ikastaroa, bizikleta gainean sostengatzen, pedalei eragiten... ikasiko duzun

Teoria. Ordubeteko eskolan bizikletaz hirian eta errepidean ibiltzeko behar duzun oinarria emango dizugu:

- bizikletaren atalak eta euren izendaketa.

- bizikleta motak, ezaugarriak eta norberarentzat egokitzea.

- nola egokitu bizikletaren eserlekua, heldulekua...

- martxak edo kanbioak: zer dira, nola eragiten dute eta nola erabili bizikletan gabiltzan bitartean.

- Bidegorrietatik, espaloietatik eta errepidetatik ibiltzeko araudia: lehentasunak, seinalizazioa, segurtasun neurriak.

- Hirian zehar pedalei eragiteko jokabideak eta trebetasunak.

- Bizikletaren mekanika hastapenak: gurpil zulatua, katea irtetea...

- Istripua gertatuz gero nola jokatu, istripu motak...

Teoria eta gero irteerak ditugu (bidegorri edo antzekoetatik, nagusiki), modu mailakatuan, errezenetik zailenera, ikasi dugun guztia gauzatuz (edo egiaztatuz).

Irteera hauetako topaguneak plaza zabalak dira, eta aparkatzeko egoki( xamarr)ak, zeure autoaz etorri behar (edo nahiko) bazenu.

Baina, nahiago (edo beharko) bazenu, zeure etxeko atean jasoko zaitugu, eta bizikleta eta guzti ekarriko zaitugu (zerbitzu honen salneurriak kontsultatu).

Eta, lehen mailako ikastaroa egin arren, oraindik ez baldin bazaude "bidegorri estuetan" ibiltzeko moduan, bigarren mailako irtenaldi artean etortzeko aukera emango dizugu, topo egiten dugun plazan zehar ibil zaitezen.

Aukera horri "lehen mailako ikastaroaren luzapena " deitzen diogu.

Informazio gehiago nahiko bazenu, zerbait argitu, ordutegiengatik galdegin, edota izena eman, dei egiguzu (656728085).

Bizikleta ikastaroak noiz egin(go) ditugun jakin nahiko bazenu, egizu klik segidako botoian:

actividades que tenemos previstas


abiapuntura joan (itzuli)
ver fotos de diferentes cursos