KONTRATAZIO BALDINTZAK


Hemen azaltzen da nola lortu gure zerbitzuak eta hauen baldintzak.


01. Gure zerbitzuak kontratatu nahi badituzu, beste ezer baino lehen, dei egin behar diguzu. Baduzu ere posta elektronikoz kontaktatzea, baino, halere, komenigarria da zeure telefonoaren zenbakia guri ematea. Azken orduko gorabeheren berri emateko modua da eta. Lanean lepo ari baldin bagara, adibidez, identifikatutako (ezagunak zaizkigun) telefono zenbakiei bakarrik erantzutea posible da, eguneko bezeroei, erran nahi da. Eta hobe duzu bi telefono mugikor zenbaki guri ematea (zeurekin egongo den norbaitena, adibidez), zeurea lapurtuko balizute, ahaztuko edo galduko bazenu, hondatuko balitzaizu isilduta izango bazenu ala txirrina entzun ezinezko moduan izanez gero, zeurekin kontaktatzeko modua izan dezagun.

02. Geuk edo beste norbaitek egindako deialdi batera gehi zaitezke (toki, data, ordutegi eta ekintza berera edo bateragarrira); guk deitu dugun batera gehitu; edo zeuk (lehen) enkargua egin dezakezu.

03. Betiere, 10 egun lehenagotik egitea komeni zaizu salneurri ofizialak gozatzeko. Azken hamar egunetan sartuz gero, salneurria eguneko %10 garestitzen da (baldintza desberdinak ezartzen eta iragartzen ez ditugun bitartean kontratuan edota hurrengo-abentura-ekitaldiak.htm orrialdean). Beraz, azken egunerako lagatzen baduzu, ekintza %200ean ordainduko duzu, (%100 garestiago). Eta, gainera, norbaitek erreserba egin barik, ez dago ekitaldirik.

04. Garestitzea ere sufrituko duzu azken hamar egunetan, geuk deitutako edota beste norbaitek deitutako ekitaldira baldin bazatoz (beste epe desberdin bat iragartzen ez dugun bitartean). Hamar azken egunetan sartuz gero, gero eta garestiago ordaindu beharko duzu partehartzeagatik. Baldintza zehatzak betiere hurrengo-abentura-ekitaldiak.htm web orrialdean iragartzen ditugu, edota kontratuan.

05. Beraz, zenbat eta lehenago izena eman, hobe. Aurrerapen honen helburua (eta berandatzeagatik zigorrarena ere) ekitaldiak iragartzeko denbora izatearena da, horrela bezero gehiago lortzeko aukera dugu. Modu horretan zeure ordaina merketzen da eta geure irabaziak areagotzen. Gainera hobeto antolatzen dugu, lasaiago eta eraginkorrago. Azken orduan ea irtengo ote den ala ez zalantzan ibili beharrik gabe.

06. Eta, gogoan izan, haintzat hartzen dugun data gure kontuan ingresua agertzen denekoa da. Zeuk ingresua edota tranferentzia egin eta egunetara izan daiteke, zeuk erabilitako entitateatearen arabera. Beraz, berriz adieraziko dizugu, zenbat eta lehenago egin zeuk erreserba, zeuretzat, geuretzat eta denontzat hobe.

07. Ekintzan parte hartu aurretik sartu diguzun diruaren eta sartu beharko zenigukenaren arteko aldea ordaintzea eska diezazukegu, garestitze mailakatua haintzat hartuta. Alde hori ordaintzeari uko egingo bazenio, ekintzan eskuhartzeko aukera gal dezakezu, baita lehenagotik ordaindutakoa ere, zuk atzera egiteagatik galaraziko zenigukeen diruaren ordainetan. Gogora gure kontratazio baldintzak betetzea zure erantzunkizuna dela.

08. Arau honen edozein salbuespen (atzeratzeagatik garestitzea neurri batean edota erabat barkatzea) idatziz jakinarazi behar dizugu, bestela ez dugu arau honen gauzatzea baztertzen. Beraz zeu babesteko horrela eska iezaguzu.

09. Ingresua, traspasoa edo transferentzia enkargugilearen izen-abizenak emanez eta bakarrik enkargugilearen izen-abizenak emanez egin behar duzu(e), bestela ezagutzen ez dugun norbaiten izena edota guri deuse argitzen ez diguten kontzeptuak ager daitezke gure kontu mugimentuetan, eta, horrela, guk ezin jakin norena edo zerena den ingresua. Hau gertatuz gero, ez dugu ardurarik hartzen honek eragin ditzakeen ondorioez (ekintza ezin egin ahal izatea, ezin parte hartu izatea edo hirugarrenei kalte eragitea) eta diru horren itzulketa gure erabakia litzateke. Dena den, erreserbarako erreferentzia modura hartuko dugun data, gorabehera hau argitzen zaigunekoa izango da, eta horren arabera jokatuko dugu.

10. Behi aurreerreserba gauzatuta (gurekin behar diren adostasun guztiak lortuta) jakinaraziko dizugu zein entitateekin dirugun kontuak (hoberen datorkizuna aukeratzeko), hauen sukurtsalak nola bilatu adieraziko eta kontu hauen zenbakiak emango dizkizugu. 48 ordu erabilgarri izango dituzu ordudanik, zeure ingresua gure kontuan ikusteko. Adieraziko dizugu ere, zein kontzeptu adierazi behar duzun ingresua egiterakoan. Denbora tarte horretan egingo ez bazenu berriz deitu edo kontaktako beharko zenuke, berriz hitzordua egiteko zein interesikk ez duzula adierazteko. Bestela hurrengo batean kontuan har dezakegu.

11. Ekintza zein lekutan egin nahi duzun argitu behar diguzu (edo gure laguntzaz argitu). Ikus ahal ditzakezu salneurriak ataletan edota zubiak orrialdean, edota erabiltzen ditugun troken edo arroilen zerrendetan, baita eski estazioen zerrendetan, interesa duzun ekintza zein dela. Eskatu nahi duzun ekintza garabigomajauzia baldin bada (udalek, firma komertzialek, erakundeek... eskatu ohi dute), aukerak aztertu beharko genituzke, eskura dauden tokiak aztertuz, mugitu ahal den jendetza kontuan hartuta eta inguru horretan garabniak eskura izan ala ez.

12. Argitu behar diguzu ere zein ekintza edo honan aldagarri egin nahi duzun, partehartzen duzuenen kopurua, norbaitek errepikatu nahi ote duen, ordua, eguna...

13. Konpromezua har dezagun erreserba ingresua egin behar duzu. Inork erreserba egin gabe ez gara adoskatutako lekura bertaratzen. Aldez aurreko ingresu honen zeregina da adoskatutako lekuan ahaztuta gu ez geratzea. Zeuri ere segurtasuna emango dizu: adoskatutako tokian aurkituko gaituzu, garaiz eta ondo eginez gero, bederen.

14. Zubira (edo ekintza abiapuntura) aldez aurreko erreserba barik baldin bazatoz, %200 kobratuko dizugu. Eta hori beste norbaitek erreserba gauzaten baldin badu, bestela ez dago ekitaldirik. Erreserba egin digun inor barik, ez gara azalduko. Eta baliteke parte hartu ezn ahal izatea hutsunerik izango ez bagenu ala horrela erabakiko bagenu. Beraz, erreserba egizu ondo eta garaiz.

15. Erreserba egin badiguzu ere, gure esku geratzen da arrazoi desberdinengatik ekitaldia bertan behera lagatzea: eguraldiagatik, antolakuntza arrazoiengatik (tokian gertatutako istripuengatik, lanengatik, bestelako aldaketa garrantzitsuengatik; ekitaldia aurrera eramateko jende nahikoaren gabeziagatik). Horrela gertatuz gero, eta zein unetan gertatzen den, edota ordurarte egin behar izan dugun lanaren arabera, gure esku geratzen da erreserbaren osotasuna, gehiago edota zati bat besterik ez edota deuse ez ematea (hori hitzar dezakegu edota webgunean iragarri).

16. Kontratugilearen aldetik atzera eginez gero, gure erabakia da diru guztia, zati bat ala deus ere ez itzultzea. Baliteke beste data baterako hitzordua aldatzea proposatzea edo onartzea, zeure erabakiak eragin digun kaltearen arabera.

17. Zeure ekintza data jakin bati lotuta baldin badago (ezkonagurra, ospakizun puntuala, bidaia edota bestelako konpromezua tarteko...) atzera-egite asegurua hartzea gomendatzen dizugu. Ekintza aurrera eramanez gero bikoitza ordaintzen diguzu, baino ezin eginez gero, dena itzultzen dizugu. Kontratuan zehaztuko genituzke baldintzak (meteorologikoak, ordutegizkoak, parteharleen ingurukoak...) bertan behera utzi ahal izateko onartuak.

18. Ekintzaren kokalekura joateko edota behar diren prestakizun guztiak egiteko, ez dugu bakarrik gure bidaia eta instalazioa ordainduta behar, baita ere baste hainbat (gutxienez) ekintzan. Beraz, adibidez, talde bakar bat baldin badatorkigu jauzi egitera, erreserba ordaindu beharko digu (oro har gure desplazamentua eta instalazioa), baita beste hainbat partehartzeetan (gutxienez). Ez baigara taxistak, mezulariak edota autobuslariak.

19. Ekintzaren salneurria dagokion salneurriak atalean ikusi ahal duzu.

20. Jauzien kasuan eguraldi eragozpenak dira:

- Gehiegizko beroa. 40ºC erreferentzia gisa.

- Gehiegizko hotza: haizerik gane 0ºC eta haizeaz 10ºC.

- Gehiegizko haizea: 75Km/h erreferentzia gisa.

- Haizea, txingorra, elurra. Erauntsiak seguruak edota oso litekeenak izanez gero, bertan behera lagatzen dugu ekitaldia, bestelako baldintzak adoskatu ezean, ze material guztia garbitzea eta lehortzea lan estra da, eta, beraz, gastu estra.

- Ekaitz elektriko hurbila.

- Gertakari hauen konbinazioak (modu apalagoan baldin badira ere) elkarren eragina areagotzen dutelarik.

21. Eguraldi arrazoiengatik ekitaldia bertan behera utzi behar izanez gero, enkargugileari jakinaraziko zaio, ekintza adoskatzeko erabilitako modu berberean (telefono deia, sms, posta elektronikoa) edo eman zaizkigun bideetatik, ala eskuratu dizkigunetatik. Ezin dugu bermatu zu (garaiz) abisatu ahal izatea ez baldin badizkiguzu bide seguruak, nahikoak eta egokiak ematen.

22. Ekintzan parte hartzera datorren pertsona orok, eta egiten duen partehartze bakoitzeko, (mota berekoa izan ala ez) azalpen, datu eta konpromezu pertsonaleko paper bana bete beharko dute. Paper horrek partehartzearen kostuaren balioa du, eta kontratu modura balio du ere. Aldez aurretik ordaintzen da (dirutruk ematen dugu). Bertan idatzitako datuen zuzentasuna funtsezkoa da. Istripuetako eta erantzunkizun zibileko aseguruaren estaldura barneratzen du, eta horren kostua ekintza egin ala ez kobratzen digute. Zaindu beraz, papera, galduz gero dirua galtzen duzu, hau da partehartzerik gabe gera zaitezke. Ez ezazu hondatu (busti, apurtu, zimurtu...), balioa galduko bailuke horrela. Ez utzi gero hirugarrenene eskuetan, hauek zugandik aldentzeko aukera baldin badago, bederen.

23. Norbaitek (paperean idazten hasi aurretik) bateraezintasunen bat duela ikusiz gero, ekintza egin ezin duela, beraz, itzul diezaguke eta baliteke dirua(ren zati bat) itzultzea. Erabakia gurea da. Beraz zure erantzunkizuna da guri jakinaraztea ala galdetzea edozein zirkunstantziak ala ezaugarrik bateraezintasuna sortzen ote dizun ala ez.

24. Ekintza paperak dion bezalaxe, ezin dute gurekin aritu epilepsia dutenek, bihotzeko gaitz garrantzitsurik duenik, drogen eraginpean daudenek (legezkoak izan ala ez), pertzeptzioari, kontzientziari, jokabideari eragiten dioten heinean, bederen. miento...

25. Ezingo dute ere parte hartu haurdun daudenak, oro har.

26. Bestelako gaitzik, zauririk, ezintasunik edo ekintzarekin (edota honen baldintzekin) talka egin dezakeen bestelako ezaugarririk bazenu, jakinarazi behar diguzu, eta, horrela, erabakiko dugu parte hartu ahal duzun, eta baiezkotan, nola.

27. Partehartze papera zeuk gorde behar duzu eskatzen dizugun arte, jauzien kasuan hau egitera zoazenean, bestetan materialak ematen dizugunean, forfaita... Ez zaitez etorri bete bezain laister guri ekartzera. Eskatuko dizugu.

28. Eta balorazio papera ekintza amaitu arte gorde, orduan bete eta emaiguzu. Betetzeko konpromezua hartu duzu.

29. Kontrakoa gurekin kontratatu ez baldin baduzu, behintzat, ekintza egiten den lekuraino zeure kabuz iritsi beharko duzu. Iristeko bidea posta elektronikoz edo telefonoz jakinarazi(ko) dizugu, "hurrengo ekitaldiak" atalean azal daiteke, edota zubien kasuan, hauetako bakoitzaren fitxan. Idatzitako informazioa izango da lehentasuna duena, eta ahotsezkoa beti osagarritzat joko da. Honekin iristen ez baldin bada lekura, edota berandu iristen baldin bada, gure erabakia da partehartze bertan behera lagatzea, edota konpetsazioa eskatzea (hau da, galdu dugun denboragatik edota eragin digun gainerako kalteengatik).icar, dada la tardanza).

30. Egizu klik hemen kontratua eskuratzeko. Horrela kontratazio baldintzen ideia zehatzagoa egin ahal izango duzu.

31. Garabitik edota zubitik egiten diren jauzien kasuan derrigorrezkoa da "manifiesto puénting" delakoa sinatuz gu laguntzea, dagokion administrazioari sokadun jauzien legeztapena eta arautze arrazioizkoa eskatuz. Manifestua eta sinatzeko orrialdeak eskura dezkezu hemen klik eginez. Lagundu baldin badiguzu honoko orrialdean ikusi ahal izango duzu http://www.puenting.net/firmas.htm.Gurekin jauziak egin nahi dituztenek derrigorrezkoa dute azaltzea. Zerrenda potoloa behar dugu, jende gehiago erakarriko duena eta administrazioak gu haintzat hartzera bultzatuko dituena.

Egizu klik hemen ekintza bakoitzaren san¡lneurriak eta bestelako baldintzak ezagutzeko
Egizu klik hemen hasierara joateko (itzultzeko)