english français castellano

sitio web en castellano de la Asociación Vasca de Aventura (Euskal Abentura Elkartea)

bidal iezaguzu posta elektroniko bat
kontaktatu

eskaintza

ASTE SANTUA

PICOS DE EUROPAN

2006-03-19tik

2006-03-24ra

Datorren aste santu honetarako eskaintzen artean, Picos de Europako hauxe duzu bat.

Abenturanitzeko ekitaldia da hau. Beraz, aukera izango duzu hainbat ekintza interesgarri, jostagarri eta paregabe egiteko: oinezko bi ibilaldi apartak (Pico Urrielloren oinera eta Cares zintzurretik barrena), Sella ibaiaren jaitsiera kanoaz, zaldiz ibilaldi zoragarria, txangoa quad-ean (lau gurpileko motoan), arroil jostagarri baten jaitsiera, zubisaltoa eta gomasaltoa, eta, zeuk nahi izanez gero, parapente (monitore bati lotuta) egiteko aukera izango duzu, beti inguru berean. Eta inguru paregabean!

Lehen egunean, goizaldez, bidaia egingo dugu, Donostiatik abiatuta (behar baldin bada bidean beste geldialdiren bat eginez, tartean geratzen den jendea jasotzeko, baita atseden hartzeko) Arriondas arte joango gara. Ah! Luxuzko furgonatan joango gara, ez pentsa bidaia deserosoa, luzea edota aspergarria egingo zaigunik, inondik ere!

Arriondasen Sella ibaiaren jaitsiera egingo dugu, binako kanoetan, banako piraguan baino dibertigarriago eta errazago gerta dakigun.

Arratsaldez, bapo eta lasai asko bazkaldu ondoren, Arriondas bertan zubisaltoa eginen dugu, 20 metro inguruko erorikoa!! Ausartzen bagara, bederen.

La Pesa De Arriba izango da egun hauetan gure etxea. Segur izan gurean bezala hartuko, zainduko eta elikatuko gaituztela han, hainbatetan izanak baigara bertan, eta ondo ezagutzen ditugu (eta gaituzte) etxea zein bertako kideak. Iluntzerako bertan izango gara, primerako afaria eta loaldia egiteko. Eguneko bideo irudiak ikustea ahaztu gabe!

Bigarren egunean Pico Urriello (Naranjo De Bulnes) izeneko mendiaren oinera hurbilduko gara. Ibilaldi gogortxoa da, baino izango ditugun bistak, kategoriakoak.

Eta errepiderik iristen ez den herrixka txiki, polit eta ezin lasaiagoa ezagutuko dugu: Bulnes.

Hirugarren eguna zaldian ibiltzeko eta errapel egiten ikasteko erabiliko dugu, aurrerago arroil jaitsiera bideragarri gerta dakigun. Goizean zaldi ibilaldia, inguru ederretan mugituko gara, zaldi otxan eta esanekoekin (zaldiak zein zalditegiko arduradunak ere ezagunak ditugu, konfidantzazkoak dira). Ez izutu, ez zaituzte botako, ezta neurriz gain korrika eramango.

Errapel egiten ikasteko zubi txikia dugu gustuko. Aisego ikasten da zubi handitik egiten baino, denbora tarte berean gehiagotan ahalegintzeko aukera ematen digunez, baita gutxiago izutuko eta blokeatuko garelako. Halere, nahiko bazenu(te) badago errapel handiagoari ekitea ere.

Iritsi zaigu, bada, uretan sartzeko eguna, laugarrena. Eta aukera ederki aprobetxatuko dugu, Vallegón deitzen den troka txukun eta dibertigarrian arituko baigara: jauziak, tobogan luzeak, neurriko errapelak ... Zer gehiago nahi?

Baino horrekin ez da eguna betetzen, eta quad batean ibiliko gara (binaka) eta txandaka gidatuko dugu autoa, bidai zoragarri horren erdi bana gidatuz (autoko gida baimena behar da, noski). Ez zara ez haspertuko ez damutuko.

Azken eguna iritsi da. Eta honetarako prestatuta duguna ez da makala: Cares ibaiaren erroaren barrena ibilaldia. 11 kilometroko paradisu luze eta estua.

Eta (ia) astebeteko abentura hau guztia amaitzeko, Cares bertan ileak tentetzeko moduko jauzia egingo dugu (aukera emango dizugu, bederen, behartu sekula ez). Ez da egiten dugun handiena, baino hormen hurbiltsunak emozio nahikoa ematen dio. Gozatuko duzu! 38 metroko altueratik jauzi estugune beldurgarrian!!!

Kontatzeko modukoa!!! Hau guztia galdu nahi al duzu?

Deitu ba, eta izena eman lehenbailehen!!


pistako eski eta snow eskaintzak
pistako eski eta snow eskaintzak
hasierako orrialdera joan