english français castellano

sitio web en castellano de la Asociación Vasca de Aventura (Euskal Abentura Elkartea)

bidal iezaguzu posta elektroniko bat
kontaktatu

eskaintza
ASTE SANTUA GUARAN

2006-04-12tik

2006-04-17ra

Datorren aste santu honetarako eskaintzen artean, Guarako hauxe duzu bat.

Bertan plater nagusia arroilen (troken) jaitsiera izango dugu. 5 desberdin ditugu aurreikusita. Baino jauzi pare batez osatuko dugu (zubi2saltoa El Rosicon eta ur gaineko gomasaltoa El Gradon), eta, zeuk nahi izanez gero, rafting eta jauzikaritza (monitore bati lotuta) egiteko aukera izango duzu, beti inguru berean.

Arroilei eta trokei dagokionez eskaintza argia (eta tentagarria) da: Palomeras Del Fornocal, Portihacha, Formiga, Peonera eta Gorgas Negras (egizu klik dagokion testu orian irudiak ikusi nahi izanez gero) barneratuz (eskaintza hau alda daiteke baldintza meteorologikoen, hidrologikoen eta interesen arabera).

Palomeras Del Fornocal errapel gutxi dituen estugunea (eta ilungunea) da. Oposizioan ibili beharko dugu maiz, trebetasun hau dexente landuz.

Ura ez dago urte guztian bermatuta. Beraz, komeni da euri apur bat egin ostean harrapatzea (agian beste arroil edo troka urtsuagoak egiterik ez dagoenean). Egizu klik hemen gehiago jakin nahi izanez gero. Laburra da. Hasteko ez gara nekatuko ba!

Portihacha ere lehor xamarra izaten da (eta hobe dugu urak ez gu tartean harrapatzea!). Baina bere bi zirkuek argazki paregabeak eskaintzen dizkigute, eta errapel politak. Laburra da, ekintza alternatiboetakoren bat egiteko egun erdi librea utziko digularik. Egizu klik hemen gehiago jakin nahi izanez gero.

Formiga jostagarriagoa da. Hainbat errapel egin beharko ditugu, bidean goazela lehena, baino esperientzia ederra da.

Arroil urtsua da, jauziz, igerigunez, pasarte ilunez eta toboganez hornitua. Berezia da oso beheko argazkian ikusi ahal duzun tobogan bihurtua. Egizu klik hemen troka honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero.

Peonera luzexeagoa da, baino are jostagarriagoa, ez baitugu errapel bakarra (ez dugu, beraz, ez sokarik ez uhalen beharrik), bai ordea jauzi ugari, igeriguneak eta pasarte paregabeak.

Harrien gainetik, azpitik, tartetik, alde guztietatik egiten du urak troka honetan, eta guk ere halaxe egin beharko dugu. Esmeralda koloreko ur zoragarriak freskatuko gaitu. Eta jauzi handiak (12 eta 14 metrokoak), egiten trebe gaitezke, nahi badugu, noski. Egizu klik hemen gehiago jakin nahi izanez gero.

Gorgas negras izango da troka hauen guztien artean plater nagusia. Esan dezakegu besteak hau prestatzeko izango direla. Baino betirako gordeko dugu gogoan. Bere jauzi ikaragarriengatik (denak saihesgarri), toki jakin batzuetan loratzen diren bere ur hotz eta gardenengatik...

...Edo bere paraje ikusgarri, bakarti eta gozagarriengatik. Oso luzea da, hurbilpen hutsak hiru ordu inguru eramango baitizkigu. Baino merezi du, dudarik gabe merezi du. Egizu klik hemen gehiago jakin nahi izanez gero.

Baino, plater nagusi bada ere, ez dugu bakarrik arroilen (edo troken) jaitsiera egingo. (Aurreko arroiletatik datozen) ur zoragarriak dituen El Grado urtegiaren gaineko bi zubietatik jauziak egingo baititugu.

El Rosicon Zubi2saltoa egiteko aukera izango dugu. 2003ko Basetxeko ("Basetxea 45º" deitzen zen esperientzia desertiko eta kiskalgarri hartako) kide batek (Amarak, hain zuzen ere) egin zuen bezalaxe. Bereziki zirraragarria da lurretik oso metro gutxitara geratzen (pasatzen) baikara bigarren erorikoan.

 

Eta Basetxea-ko edizio bereko beste jauzia ere gugaz izan zen. Gomasaltoa, hain zuzen ere. El Gradoko zubian. Zeuk ere 35 metroko eroriko elastiko horixe egiteko aukera izango duzu, ura ukituz (hala eskatzen badiguzu), edo ukitu gabe, nahiago bazenu.

Espero dezagun eguraldi eguzkitsuak laguntzea, bestela neopreno eta guzti egin beharko baitugu jauzia. Egizu klik hemen zubi honetatik egindako jauzi saio baten txosten osoa ikusi nahi izanez gero.

Eta, gogoan izan, zeuk ere plangintza honen gainean erabakimena baduzu, baten ordez beste arroila nahiago duzula, rafting edota jauzikaritza planak erakartzen zaituela... Emaiguzu zure iritzia eta ahaleginduko gara zeu plangintzan barneratzen.


pistako eski eta snow eskaintzak
pistako eski eta snow eskaintzak
hasierako orrialdera joan