ARROILEN ETA TROKEN JAITSIEREN SALNEURRIAK
Gugaz troka edota arroila jaistera bazatoz, zure jaitsiera, zure asegurua, zeure prestakizunaz eta zure materialaz gain, beste honoko gastuen proportzioa ordaindu beharko duzu: bertaraino joatearen gastuak, monitoreen lana, materialen garraioa, ekintza egin ahal izateko egin behar ditugun prestaketa lan guztiak.
Osagai hauen salneurriak finkoak baldin badira ere, ez dugu jakiterik zenbat kostatuko zaizun egun hortan, zenbat jende bilduko zaigun jakin bitartean (egun batzuek lehenagotik jakin ohi dugu, gehienetan) eta zein egunetan ordaintzen diguzun jakin bitartean (azkeneko hamar egunetan garestitze progresiboa egiteko eskubidea baitugu).
Halere, ondorengo taula honetan gehieneko salneurria (bezero bakarra izanez gero, bi ibilgailu erabiliz enlazea egiteko eta bi monitore, arroil edo trokak hala eskatuz gero) eta gutxieneko salneurria (bezero kopurua, ibilgailuena eta monitoreena). Orientabide modura baliagarri izango zaizu. Halere, eska iezaguzu kalkulu osoa eta egokitua, baliteke salneurriaren zirkunstantzia aringarriak (bezero gehiago bildu ahal izatea, gu urbil egotea, irudiak hartzera jaoteko gure interesa) edo gehigarriak (kilometro gehiago egin behar izatea, material bereziak behar izatea) gertatzea eta.
Hurrengo koadroan "X" egun hortako bezero kopurua da (zuen aldetik edota guretik lortutakoa). Lehenago esan bezala, gastu batzuk (desplazamentua, monitoreak) en denen artean ordaintzen dira, beraz egun hortan ekitaldi berera datorren jendearen artean banatzen dira.
DESKRIBAPENA |
SALNEURRIEN OSAGAIAK (€) |
SALNEURRIAK (€) |
ORDUTEGIA (h) |
|||||||||
|
zailtasuna(k) |
errapelak (m) |
jauziak (m) |
txirristrak (m) |
desplazamentua |
monitorea(k) | materialak | asegurua |
gehinez |
gutxienez |
gehienez |
gutxienez |
|
| ERREKABELTZ, Zaldibia, Gipuzkoa |
irregularra |
0 |
5 (0-7) |
0 |
40/X (1)
80/X (2) |
67/X (8, 1mín) |
5 |
2 |
120 |
25 |
4 |
2 |
| AKERRETA (Maizi), Ataun, Gipuzkoa |
irrist |
5 (4-17) |
0 |
7 (4-21) |
45/X |
93/X (5, 2mín) |
10 |
2 |
243 |
40 |
6 |
3 |
| ARRITZAGA, Amezketa, Gipuzkoa |
irrist |
16 (4-20) |
15 (0-6) |
8 (2-12) |
30/X |
133/X (5, 2mín) |
10 |
2 |
306 |
45 |
12 |
6 |
|
IRUSTA, Irun, Gipuzkoa
|
azken errapelaren luzera |
6 (3-100) |
0 |
1 (5m) |
35/X (1) 70/X (2) |
100/X
(5, 2mín) |
10 |
2 |
282 |
39 |
8 |
4 |
| ARTETA (Artazul) Aizpun, Nafarroa | ur maila egokia lortzea |
8 (5-38) |
13 (0-6) |
4 (2-8) |
65/X (1) 130/X (2) |
120/X (5, 2mín) |
10 |
2 |
362 |
42 |
8 |
4 |
| LEZEA (La Leze) Egino, Araba | iluntasuna, errapelen luzera |
9 (4-100) |
5 (0-6) |
2 (3-7) |
110/X |
133/X (5, 2mín) |
15 |
2 |
498 |
60 |
12 |
6 |
Salneurrien osagaien koadroan bi lerro desberdin agertzen direnean (Zerkanbideko desplazamentuan, adibidez) bi aukera (bi ibilgailu behar) direla esan nahi du, eta parentesi artean geuk jarri beharreko ibilgailu kopurua agertzen da, (guk bakarra jarriz gero, bestea bezeroek jartzen duzue).
Monitorearen kostean bezero bakoitzak bere soldatan egiten duen partizipazioa dator. Parentesi artean bezero/monitore kopuru gehienekoa agertzen da eta guk gutxiengoz, segurtasunagatik, jarri behar dugun monitore kopurua.
Materialen kostean neoprenozko jantzia, kaskoa, uhalak eta bakoitzaren jaisteko tresnak datoz (edota, hauen artetik kasu bakoitzean baharrezko gertatzen direnak) baita argikuntza tresnak (linternak, pilak, karburontziak eta karburoa), soken eta instalazioko beste materialen erabilpenean partizipazioa. Horregatik troka edota arroil batetik bestera gorabeherak daude.
Gutxieneko eta gehieneko tarifak BEZ barne doaz. Gainerako tarifei gehitu egin behar zaie.
Gehineko eta gutxieneko ordutegietan ez dugu desplazamentu denbora sartzen, ez baitakigu nondik datorren bezeroa, beraz, zenbat denbora beharko duen. Halere, Donostiatik behar den denboraren erreferentzia izateko, desplazamentu kostua minutuak balira bezala hartu. Gutxi gora behera hori behar da. Adibidez, Donostiatik akerretara 35 minutu behar dira, eta beste hainbat alderantziz, beraz 70 minutu dira desplazamentua eta 70 euro (gure ibilgailu bakoitzeko) desplazamantuaren kostua.
Jaitsieraren ordutegia ere oso aldakorra da, partaideen trebetasunaren araberakoa da, bezero kopuruak ere badu eragina, hartzen diren atsedenaldiak eta jauzien errepikapenek ere. Eta noski, istripuren bat gertatuz gero, eta erreskatea beharko balitz, are gehiago. Gutxienekoak bezeroekin behar izaten dugun gutxieneko denbora adierazten du (espezialistak bakarrik joanez gero erdia izan daiteke) eta gehiengoak (istripu barik) bezeroekin, asko jota, behar izan duguna.
Jauzien, errapelen eta txirristren (gutxieneko-gehieneko) tamaina(k) metrotan adierazita dator (datoz), parentesi barruan.
0 metroko jauziak altuera gehigarririk gabe egiten direla esan nahi du, ur ertzetik. Altuera gehiago adierazten bada goragotik egin behar (edo egin ahal) dela esan nahi du.
Errapelen epigrafean bi lerro etorriz gero, lehenengokoak egin daitezkeen errapel guztiak dira (jauziak ekidinez) eta bigarrenak, ordea, derrigorrezko errapelak adierazten ditu (jauzi modura ezin egin direnak). Gogoan izan beti ez direla jauziak egiterik, zalantza izanez gero (uraren zikintasuna, itxurazko aldaketak edota aldaketa posibleak...) hobe da jauzirik ez egitea.
Ah! Har ezazu kontuan tarifa hauek baliagarriak direla erreserba (baita erreserba ingresua ere) ekitaldia baino (gutxienez) hamar egun lehenago egiten bazaigu, azkeneko hamar egunetan sartuz gero, atzerapen eguneko %10 garestitzeko eskubidea dugu. Hau guztia gauzakgaraiz antolatu ahal izateko da, baita bezeroei (garaiz) ekitaldia aurrera doala ziurtatu ahal izateko, ahalik eta salneurri hoberena emateko (eta ziurtatzeko). Gainera, horrela azken orduan gu zorabiatzea ekiditen dugu (edota hori egiten duenak ordaindu egiten digu zorabioa).