english français castellano

sitio web en castellano de la Asociación Vasca de Aventura (Euskal Abentura Elkartea)

bidal iezaguzu posta elektroniko bat
kontaktatu

eskaintza

MAITZEKO ZUBIA SUITZAN

2008-05-01etik

2008-05-04ra

Maiatzeko hasierako jai egunetan, hurrengo plan paregabea eskaintzen dizugu. Eski/snow eta gomasalto itzela Suitzan.

Lehenbizi abentura osoa den bidaia. 14 orduko bidaia, Donostiatik abiatuta Zermatt arte. Baino, lasai, luxuzko ibilgailutan lotan joan ahal izango dugu, etzanda. Asteazken arratsaldean irtengo gara, Donostiatik. Eta nahi duenak badu hegazkinez joaterik, bere kontu.

Han, herrixka koketoa ezagutuko dugu: Zermatt. Ibilgailuek debekatuta dute bertan sartzea, elektrikoak izan ezean.

Eta inguru bikaina mirestuko, Matterhorn (Cervino) mendia barne. Ez ezazu ahaz argazki kamera ba!

Lehenengo eta bigarren egunetan eski egingo dugu Zermatteko glaziarrean, aukeran Italia aldean ala Suitzakoan.

Zermatt 1.600 metro inguruan dago, eta estazioa 2.600etik 3.900m ingururateko pistak eskaintzen dizkigu.

Gazte aterpe batean hartuko dugu egoitza, Zermatt bertan

Eta hirugarrenean ekintzarik basatiena: gomasalto ikaragarria 190 metroko altuera dituen zubitik..

Azpian Navisence ibaia izango dugu, desegiten ari den elurraren kolorez eta indarrez .

Hainbat segundotako eroriko librea zintzur ikusgarri batean.

Beno, hau dena 499 eurogatik (450 lehen egunean eski egin ezean). Eman ezazu izena lehenbailehen!

Kontatzeko modukoa!!! Hau guztia galdu nahi al duzu?


pistako eski eta snow eskaintzak
pistako eski eta snow eskaintzak
hasierako orrialdera joan